EXPO Loiola Alboan

Toki bat munduan"

Mundu osoko milioika pertsonak beren etxea utzi behar izaten dute gerraren, jazarpen politikoaren, hondamendi naturalen, degradazio ekologikoaren eta duintasunez bizitzeko baliabide faltaren ondorioz. Beren jatorrizko tokitik irteteko, igarotzeko eta helmuga seguruago batera iristeko ibilbidean, mota askotako indarkeria jasaten dute, eta haien eskubideak etengabe urratzen dira.

"Toki Toki bat munduan" erakusketa gonbita da migratzaile eta errefuxiatuen azalean jartzeko eta, enpatiatik, gure garaiko drama humanitario handienetako batera hurbiltzeko.

Loiolako Santutegiak eta Alboan GKE jesuitak errefuxiatuekin eta migratzaileekin batera bidaiatzera gonbidatzen gaituzte. Horretarako, ibilbide bikoitza proposatzen dute:

Otoitz-ibilbide bat. 15 geldialdiren bidez, gurutze-bide bat egitera animatzen gaituzte, Jesus gurutzera eraman zuen bidea migrazio-exodoarekin konparatuz. Ibilbidean, erreferentzia biblikoak eta Engelbert Mveng jesuita afrikarraren margolanak daude.
Sentsibilizaziorako ibilbide bat, bizitza duin baten bila dabiltzanentzat migrazio-prozesuen zergatiak eta ondorioak azaltzen dituzten testuekin.

Bi ibilbideak telefono mugikorretik eskuragarri dauden multimedia-edukiekin osatzen dira, erakusketaren esperientzia zabaldu eta sakontzeko.

Scroll to Top