
12. Jesus gurutzean hiltzen da
«Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak” (Dt 30:19)
Egonaldia: Jesus gurutzean hiltzen da: transkripzioa
Deuteronomioak gogorarazten digu nazio baten oparotasuna ezin dela oinarritu beste nazio bat bipiltzean. Mendebaldeak erabakitzen badu hainbeste desplazamendu eragiten duten baliabideak kontsumitzen jarraitzea, gure munduan gurutziltzatutako hainbeste pertsona bizi diren sufrimenduaren erantzule izango gara. Horrela, Deuteronomioaren 30. kapituluko 19. bertsetean hauxe irakurtzen dugu:
«Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak” (Dt 30:19)
Era berean, Laudato si’ entziklikaren 161. kapituluan, hau gogorarazten zaigu: “Hurrengo belaunaldiei zabor, basamortu eta zikinkeria gehiegi utz geniezaieke. Kontsumitzeko, alferrik galtzeko eta ingurumena aldatzeko erritmoak gainditu egin ditu planetaren aukerak, eta, beraz, egungo bizimodua jasanezina denez, hondamendietan baino ezin da amaitu, hainbat eskualdetan aldizka gertatzen ari den bezala. Gaur egungo desorekaren ondorioak leuntzea oraintxe bertan egiten dugunaren araberakoa da, batez ere, ondorio okerrenak jasan beharko dituztenek egotziko diguten erantzukizunean pentsatzen badugu.”

