
8. Jesusek Jerusalemgo emakumeak kontsolatu
Gogorkeriaz eta bidegabez eraman zuten. Bizidunen lurretik kanpora atera zuten, bere herriaren errebeldiagatik jota. Gaiztoekin batera hilobiratu zuten, gaizkileekin eman zioten lur nahiz eta berak bidegabekeriarik ez egin eta haren ahoan maltzurkeriarik ez izan…(Is 53,8-9)
Egonaldia: Jesusek Jerusalemgo emakumeak kontsolatu: transkripzioa
Gure gizatasunaren misterioa eta jainkotasunaren misterioa, ezkutatzerik opakuenera hurbiltzen dena. Jaunaren morroia, bere sufrimenduan, bizia ematen duen bizitza da. Jesus, gurutze-bidean, kontsolamendua da azkenentzat, gurutze-bidean ikustean beren itxaropen guztiak galdu dituzten Jerusalemgo emakumeentzat. Gizakiaren erresistentzia irudika ezineko mugetaraino iristen da, eta muga horietan, itxaropen oro galduta dagoela dirudienean, kontsolamendua iristen da, bizitza asebetea transmititzen duena. Abusuak eta esplotazioa pairatzen dituzten pertsonek, salgai gisa tratatzen dituztenek, irabaziak lortzeko negozioen xede direnek, ez dute itxaropena galtzen edozein oztopo sortzean, bizitza duinaren amets hori lortzeko bidean urrats irmoz jarraitzen dute aurrera. Entzun ditzagun Isaiasen hitzak Morroiaren azken eresian. Figura enigmatiko bat da hori –ez dakigu pertsonaia indibiduala edo kolektiboa zen–, gurutziltzatuarengan dagoen figura profetiko bat, eta harengan, historiako gurutziltzatu guztiak, Jainkoaren hurbiltasun errukitsuaren borondatea betez. Isaias 53, 8-12:
Bizidunen lurretik kanpora atera zuten, bere herrialdearen errebeldiagatik jota. Gaiztoekin batera hilobiratu zuten, gaizkileekin eman zioten lur, nahiz eta berak bidegabekeriarik ez egin eta haren ahoan maltzurkeriarik ez izan. Jaunak oinazez josi nahi izan zuen. Eta bekatuen ordainetan bizia eman zuelarik, ondorengoak izango ditu eta bizitza luzea, eta haren bitartez bere nahia burutuko du Jaunak.
Hainbat neke jasan ondoren, argia ikusiko du eta asea izango. Bere ezagutzaren bidez, nire zerbitzari zuzenak asko egingo ditu zuzen, haien erruak bere gain hartu baitzituen. Horregatik, jendetza ugaria emango diot ordainetan, eta giza multzoak izango ditu garaipen-sari, bere burua heriotzara eman zuelako eta bekatarien kide iritzi ziotelako, guztien bekatuak bere gain hartu eta bekatarien alde erregutu zuelako.
Zutik dirauen gizatasun horretan, gurutzerako urrats irmoak eginez, adiskidetzea iristen zaigu. Sistematik kanporatutako beste bat, beste bat, hobe dena “herriaren bizitzagatik hiltzea”. Jainkotasuna ezkutatu egiten da, hainbeste bidegabekeriaren artean benetako gizatasunari bidea zabaltzeko, bere egiten duena, bere errugabetasunean, bekatua –bere dinamika pertsonalekin eta gizarte-egiturekin–; jainkotasun desberdin hori, gizaki izateko beste modu bati buruzko hitz bat esaten duena. Beste gizadi bat posible da, eta hori da benetakoa. Kontsolamendu-keinu horretan, piztuera gertatzen ari da jada, bizitza berri baten ematea alegia, erabateko gizatasunez betetako bizitza. Eta, horren aurrean, azkenean Jainkoa ez da isilduko, eta haren hitza azkena izango da: salbamena, gurutziltzatuarengan. Gaiztakeriaren misterioa, eskuzabaltasunaren misterioa. Isiltasunetik gurtzea baino ez da geratzen, oraindik ere badirauen gizatasunaz biltzea eta kutsatzea, bai eta bere saminaren erdian sendatzera eta kontsolatzera hurbiltzen den jainkotasunaz ere. Logikoena litzateke irainak bazterketa-erreakzioa eragitea, edozein logika edo arrazoibidetatik harago. Jesus hitz bihurtzen da barkamen-keinu eta itxaropen-zantzu, eta egia bihurtzen du Jakinduria liburuko baieztapen hau (Jkd 1,13): “Jakin ez duela Jainkoak heriotza egin, bizidunak galtzea ez duela atsegin”. Jainkoaren errukia gure zitalkeria baino indartsuagoa da.

