
11. Emakumeak
Emakumeek agerian uzten dute migrazio-ibilbidearen arriskua. Zailtasun orokorrez gain, jazarpenari edo agintarien axolagabekeriari egin behar diete aurre, eta maiz sexu-abusuak pairatzen dituzte, baita itxuraz leku segurura iritsi ondoren ere. Sarritan, gainera, beren familien ongizatea eta biziraupena zaindu behar izaten dute.

