14. Las personas migrantes son un regalo

14. Jesus hilobiratu

(…) haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik. (Lc 2,4-7)

Egonaldia: Jesus hilobiratu: transkripzioa

Jesus hiritik kanpoko hilobi batean jarri zuten, zegokion lekuan, azkenean, jende onaren iritziz: hiritik kanpo jaio zen eta hiritik kanpo hil zen. Berriro ere mugak, oztopo egiten digutela iruditzen zaigun pertsonak beren lekuan jartzeko. Hobe kanporatzea, eta balio, esperientzia eta bizitza berri horiek gureekin nahas daitezen eragoztea. Hobe jaso dezakegun baina deseroso egiten zaigun dohainaren dinamikan ez sartzea, geure fedearen balio sendoak gogorarazten dizkigu-eta: uko egitea, dena ematea, eskuzabaltasuna, soiltasuna… eta hori guztia besteengatik eta besteentzako. Horrela ixten da hiritik kanpo jaio zenaren zirkulua, Lukas 2,4-7n kontatzen den moduan:

Josef ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Betleem zeritzan Daviden herrira igo zen bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen. Betleemen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta lehen semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.

Hilobiak amaiera tragikoa eta zorrotza duen historia baten bukaera dirudi… Hala ere, iluntasunean bada oraindik ere itxaropen-izpi bat, errukia beti baita bekatua baino handiagoa, eta inork ezin baitio mugarik jarri barkatzen duen Jainkoaren maitasunari, hura bidegabekeria ororen gaindiko adiskidetzea baita. Eta dirudien arren dena galduta eta suntsituta dagoela, eta egindako bidea alferrikakoa eta hutsala izan dela, hilobiaren ondoan, isiltasunean eta iluntasunean, oraindik ere badago lekurik itxaropenerako.

Scroll to Top