6. Pueblos indígenas

6. Veronikak Jesusen aurpegia garbitu

Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak. Beraz, jabetzan emango dizuedan lurraldean, jarri indarrean lurrak berreskuratzeko eskubidea. (Lv 25,23-24) 

Egonaldia: Veronikak Jesusen aurpegia garbitu: transkripzioa

Errealitateak derrigortu egiten gaitu kontuan hartzera aurpegia lausotuta duten herri eta taldeen egoera, beren identitatea ere ukatzen zaien horiena. Jesusek gurutze-bidea egin zuenean bezala: aurpegia galduz joan zen, bere zaurietatik isurtzen zen odolak estalita, eta emakume batek, jendartetik aterata, aurpegia garbitu zion, identitatea itzultzeko, gure begien aurrean bere duintasuna berreskuratzeko. Gaur ere, hori da deia: izateko beharrezkoa den hori gabe geratzen diren talde horiengana hurbiltzea. Biblian antzinako garaietatik dira ezagunak bazterketa-dinamika horiek, eta gogoratzen digu daukagun guztia Jainkoarena dela, eta, beraz, gure jabetza ez dela eskubide absolutua. Espirituaren dinamismoak pobretuaren senide izatera eramaten gaitu, eta haren fidatzaile eta babesle izatera, beharrezko bitartekoak jar ditzagun guztiok bizitza izena merezi duen bizitza bat izan dezagun. Hala gogoratzen zaigu Lebitarrena 25,23-25en:

Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak. Beraz, jabetzan emango dizuedan lurraldean, jarri indarrean lurrak berreskuratzeko eskubidea. Zuetako batek zorrak egin eta lursailen bat ezinbestean saltzen badu, haren ahaide hurbilenak berreskuratuko du hark saldutakoa, horretarako eskubidea baitu.

Lurra ere, Jainkoak israeldarrei opari sinboliko gisa emana, ez da dohain absolutua. Lurra eta bizitza Jainkoarenak dira, eta pertsonak doakotasunaren fruitu gara; eta besteekin batera, denekin batera, bizitzea dagokigu. Bizitza duin baten irribarrea itzultzeko deia egiten zaigu; galtzaile izan direnen malkoak xukatzeko deia; meak legez kanpo ateratzeko lanek eraginda gorputzak beltzez tindatuta dituztenen orbanak garbitzekoa, bai eta gero eta ongizate handiagoa lortzeko gure irrikak eragindako gatazkek eta bidegabekeriak isuritako odol gorriaz tindatuta dituztenen orbanak ere. Beraz, aurpegia garbitzea, Veronikak egin zuen bezala, pertsonaren duintasuna agerian jartzea da, oso lausotuta eta desitxuratuta badago ere.

Scroll to Top